2014(e)ko urriaren 3(a), ostirala



GEOLOGIA: Aritxulegitik Ihurritara

Ibilbidea:

  Lehenengo, autobusez Oiartzotik Arritxulora joan ginen. Handik, Aiako Harri aldera igo ginen, gudarien basotik pasata. Aiako Harrietara iritsi aurretik, beheraka joaten hasi ginen eta minetara jeitsi baino lehenago, hango estatua ikusi genuen. Minetan geldialdi bat egin eta gero, bidegorritik Ihurritaraino jeitsi ginen oinez, bidean, naturako hainbat elementu ikusiz.

 

 Aiako Harritara igotzen hasi orduko, horrelako bideak topatu genituen. Granitoak hiru osagai ditu: kuartzoa, feldespatoa eta mika. Argazki honetan gertatu dena da, euri azidoaren ondorioz, feldespatoa buztin bihurtzen dela. Honi "granitoaren usteltze progresiboa" deritzo. Gero, urarekin joaten da erreketara eta batzuk ondar bezala geratzen dira ingurutik. 

 

  

 

 

Aiako Harritako harri nagusia granitoa da. Duela 290 milioi urte, Era Primario edo Paleozoikoan, euskal geografiaren eremu txiki
batean lurrazala higitu zen. Higidura orogeniko horren ondorioz, harkaitz batzuk urgaineratu ziren eta Euskal Herriko lehenengo alde kontinentalak eratu ziren. Duela 250 milioi urte, bazter horietan, arroka igneoen (granitoa kasu) masa handiak azaleratu ziren lurraren sakonetik. Arroka horiek magma hoztearen ondorioz eratu ziren Lurreko mantuaren barruan. Arroka plutonikoen intrusio horrek Aiako Harria-Bianditz mendigune plutonikoa sorrarazi zuen, Euskal Herrian dagoen mendigune granitiko bakarra, hain zuzen ere.

 

 

 


Haiako Harritara igotzen ari ginela, paiasaia hau ikusten genuen.







Harri mota hau arbela da. Arbela metamorfismo gradu baxuko harri metamorfiko bat da. Pikor tamaina txikia du eta jatorrian errautsez osatutako materialen metamorfismoaz sortu da. Arroka foliatu bat da, baina foliazio horrek ez du zertan hasierako sedimentazio estratifikazioarekin bat egin behar.


 



Jarraian, minetara jeitsi ginen. Bertan, erromatar garaiko minazuloen kanpoaldea ikusi genuen. Bertatik, hainbat urteetan zehar, galena argentifera ateratzen zuten.


Azkenik, bidegorrian zehar Oiartzunera itzuli ginen. Bidegorrian gindoazela, Triasiko garaiko harriak ikusi genituen, harri gorriak.